EAk 'Ekin etorkizunari' lelopean ospatuko du Alkartasun Eguna

Igandean egingo du alderdiak urteroko topaketa-festa, Zornotzan, eta Nestor Basterretxea omenduko dute haren jaiotzaren mendeurrenean.

EAko azken kongresua. JAVIER ZORRILLA / EFE
EAko azken kongresua. JAVIER ZORRILLA / EFE
2024ko irailaren 16a
12:15
Entzun

EAk igande honetan ospatuko du Alkartasun Eguna, Zornotzan (Bizkaia), Ekin etorkizunari lelopean. Alderdiaren urteroko topaketa festan, Nestor Basterretxea zena omenduko dute haren jaiotzaren mendeurrenean. EH Bilduko kide den alderdiaren iturrien arabera, «ziurrenik historian eragin handiena izan duen euskal artista multidiziplinarra» izan zen Basterretxea, eta aurtengo Alkartasun Egunaren kartelak haren obra hartu du oinarri.

«Ilustrazioaren oinarria Basterretxeak 1987an EAren kongresu eratzailerako diseinatutako haritz-orria da, eta disko-formak ditu; bere lanaren elementu adierazgarrienetako bat da hori, logotipoetan, proiektu arkitektonikoetan, obra grafikoan eta eskulturan erabilia, non artistak bi dimentsioetatik hiru dimentsioetara egiten zuen jauzia», azaldu dute ohar baten bidez.

«Nestor Basterretxearen jaiotzaren mendeurrenean, miresmena eta esker ona adierazi nahi izan diogu aparteko gizaki bati. Artista paregabea eta hilezkorra, eta baita militante leiala eta Euskal Herriarekin konprometitua ere», azpimarratu du Eba Blanco idazkari nagusiak. EAko buruak adierazi duenez, «berezko sinboloak eta erreferente kulturalek, hala nola Basterretxea, berebiziko garrantzia dute nazio nortasuna eta nazio kontzientzia indartzeko, eta markoa Euskal Herrian kokatzeko».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.