EAJren eta EH Bilduren arteko gobernua da herritarrek gehien babesten duten aukera, EITB Focusen arabera

%18,7k alderdi abertzaleen arteko akordioa nahi dute, eta oso gertu dago bigarren aukera: %17,2k EAJren eta PSE-EEren artekoa nahi dute.

Imanol Pradales
Imanol Pradales, EAJren lehendakarigai gisa berresteko Durangon egin zuten ekitaldian. OSKAR MATXIN EDESA / FOKU
2024ko otsailaren 3a
11:55
Entzun

EITB Focusek egindako inkestaren arabera, EAJren eta EH Bilduren arteko gobernua nahi dute Araba, Bizkai eta Gipuzkoako herritarren %18,7k. EAJren eta PSE-EEren artekoa, berriz, %17,2k. Urrunago daude hirugarren eta laugarren aukerak: %5,4k EH Bilduren eta Podemosen artekoa babestu dute, eta %3,5ek EH Bilduren eta PSE-EEren artekoa nahi dute. Inkesta 1.800 pertsonari egin zaie, telefonoz, urtarrilaren 24tik 29ra bitartean.

EH Bilduko boto emaileen artean, hirutik batek babestuko luke jeltzaleekin eginiko akordio bat. Jeltzaleen boto emaileen artean, berriz, gehienek nahiago dute alderdi sozialistarekin duten koalizioa berritu –%42k–.

Langabezia, lan egoera eta soldata prekarioak dira herritarren kezka nagusiak. Galdekatutakoen %6,3k Eusko Jaurlaritzari egozten diote horren kudeaketaren erantzukizuna. EITB Focusek egindako inkestaren arabera, Eusko Jaurlaritzak egindako kudeaketari 5etik gorako nota jarri diote %84,5ek. EAJko boto emaileek 7,3ko nota jarri diote Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariaren gobernuari. EH Bilduko boto emaileek, berriz, 5,79ko nota, eta PSE-EEko boto emaileek, 7,3koa.

Espainiako Gobernuari buruz ere galdetu dute inkestan, eta lehen aldiz gainditu egiten du, 5,3ko nota eman baitiote.

Foru aldundien eta udalen kudeaketei buruz ere galdetu dute, eta haiei jarritako nota ere plazaratu dute: galdetu duten tokietan, guztiek gainditu dute.

Iruzkinak
Ezkutatu iruzkinak (1)

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.