EAJren BBBk Elixabete Etxanobe proposatu du Bizkaiko diputatu izateko

Militanteek bozkatzeko epea ireki, eta azaroaren 26an amaituko da prozesua. Ana Otadui proposatu dute Bizkaiko Batzar Nagusietarako

Etxanobe Otxandioko Udalean, Jaurlaritzan eta Diputazioan aritu da. BERRIA.
Erredakzioa
Bilbo
2022ko irailaren 23a
00:00
Entzun
Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusiaren kargurako ez dela berriz aurkeztuko baieztatu ostean, EAJren Bizkai Buru Batzarrak ahaldungai nagusi izateko nor proposatuko duen jakinarazi zien ostegun ilunabarrean Bizkaian dituen 123 Uri Erakundeei. Elixabete Etxanobe Landajuela proposatu du diputaziorako, eta Ana Otadui Biteri Batzar Nagusietako presidente izateko hautagai, 2023ko maiatzean egingo diren foru hauteskundeei begira.

Bizkaiko alderdikideek izango dute azken hitza. Azaroaren 26an egingo den herrialde batzarrean amaituko da prozesua. Beste hautagairik baldin bada, urriaren 16ra arteko epea dute aurkezteko.

Etxanobe (Otxandio, Bizkaia, 1978) Zuzenbide Ekonomikoko lizentziaduna da, Durangoko Udaleko karrerako funtzionarioa, eta udal horretan aritu izan da hamar urtez. Eusko Jaurlaritzan aritua da. 2021az geroztik, Herri Administrazio eta Erakunde Harremanetarako foru diputatua da. Otxandion, zinegotzi izan zen legegintzaldi batean. Udal Antolaketako idazkaria ere bada.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.