EAJko karguak hautatzeko sistema kritikatu du Anasagastik

Senatari jeltzaleak uste du «zaharkituta» geratu dela, eta «barne demokrazia handiagoa» eskatu du

Erredakzioa
2011ko abenduaren 23a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
EAJko karguen hautaketa sistema kritikatu du Iñaki Anasagasti senatari jeltzaleak, bere blogean idatzitako artikulu batean. Haren ustez, «iluna» da eta «zaharkituta» dago. «Gizartearekin bat egin behar dugu. Inori ez zaizkio erakunde sekretuak gustatzen», esan du, eta «barne demokrazia gehiago» eskatu. Urtarrilean amaituko da EBBko kideen hautaketa prozesua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.