EAJk Zigoitiko alkatetza kendu dio EH Bilduri
ZIGOITIA. EAJk eskuratu zuen atzo Zigoitiko alkatetza, PSEren botoei esker. EH Bilduk lortu zuen boto gehien, baina berdinduta dago zinegotzi kopuruan EAJrekin —launa—, eta bakarra du PSEk. Hala, EAJ-PSE itunari jarraikiz, EAJko Javier Gobeña aukeratu zuten alkate. Bilkurara joandako batzuek «lapurrak» oihukatu zieten EAJri eta PSEri.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu