EAJk ikurrinaren 125. urteurrenaren ekitaldi bat egingo du bihar Bilbon
BILBO. EAJk ikurrinaren 125. urteurrena ospatuko du bihar, Bilbon. 11:45ean ikurrina igoko du Bilbo Zaharra batzokian, eta gero kalejira bat egingo dute bandera duela 125 urte lehen aldiz igo zuten lekuraino: Posta kaleko 22.ean zegoen Euzkeldun batzokiraino. Itxaso Atutxak, EAJren BBBko presidenteak, adierazpen bat egingo du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu