EAJk ez die Espainiako aurrekontuei osoko zuzenketarik aurkeztuko

Ez du parte hartu Monterok alderdiekin egindako bileretan; EH Bilduk, bai. EAJk esan du akordiorako borondatez negoziatzen ari direla

Mertxe Aizpurua eta Oskar Matute, atzo, aurrekontuak negoziatzen. BERRIA.
Erredakzioa
2020ko azaroaren 6a
00:00
Entzun
Espainiako aurrekontuen legea aurkeztu zuten joan den hilean Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak eta Pablo Iglesias presidenteordeak. Babesak behar dituzte, ordea, aurrera ateratzeko. Lan horretan buru-belarri ari da gobernua babesak erdiesteko negoziazioetan.

Horren harira, Espainiako Kongresuan ordezkaritza duten alderdiekin bilera sorta bat hasi zuen Maria Jesus Montero Espainiako Gobernuko Ogasun ministroak atzo, baina EAJk uko egin zion bileran parte hartzeari. Ohar batean arrazoitu zuten nahiago dutela diskrezioz lan egin, eta halako bilerek «argazkia» baino ez dutela bilatzen azaldu zuen. Berez, gaur amaitzen da aurrekontuei osoko zuzenketa aurkezteko epea, eta EAJk jakinarazi zuen ez zuela osoko zuzenketarik aurkeztuko. Jeltzaleek ohartarazi zioten Madrilgo gobernuari keinu horrek ez duela esan nahi aurrekontuak babestuko dituenik. EAJk arrazoitu zuen nahiago zuela diskrezioz jokatu, eta «jarrera propositiboarekin eta akordiorako borondatearekin» negoziatzen ari direla baieztatu zuen. Halako bilerek «argazkia» baino ez dutela bilatzen uste du.

EAJren helburua da COVID-19ak eragindako egoera ekonomiko eta sozial zailarekin «bat datozen» aurrekontuak adostea. Batetik, aurrekontu proposamenean partekatzen ez dituen zenbait puntu negoziatuta; eta, bestetik, «Euskadirako kontuak hobetzeko diru sailak gehitzea» negoziatuta, ohar bidez adierazi duenez. Aurreko egunetan, EAJ kritiko azaldu da Espainiako Gobernuak Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako jasotako inbertsioekin eta Abiadura Handiko Trenaren obren atzerapenarekin.

Aldiz, EH Bilduk parte hartu zuen atzo Monterok alderdiekin irekitako bileren txandan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.