EAJ eta EH Bilduk iazko urrian baino boto gehiago jasoko lituzkete Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak orain egingo balira, eta PSE-EEk eta PPk gutxiago. Zehazki, 29 eserleku lortuko lituzke alderdi jeltzaleak —orain baino bi gehiago—, baliozko botoen %34,9 jasota; 23 koalizio subiranistak —bi gehiago—, baliozko %26 jasota; 12 PSE-EEk —lau galduko lituzke—, %16 jasota; eta 8 PPk —bi gutxiago—, %10 inguru jasota. UPDk, berriz, eutsi egingo lioke bere legebiltzarkideari eta Ezker Anitza Eusko Legebiltzarrera itzuliko litzateke, bi eserlekurekin.
Atzo jakinarazi zituzten EHUko arduradunek Euskobarometroaren emaitza horiek, azaroan 1.200 elkarrizketa egin ondoren. Emaitzak aztertuta, EAJ egongo litzateke gobernuan, orain bezala, baina gehiengo osorako EH Bilduren edo PSE-EEren babesa beharko luke. Alderdi abertzaleen eta espainiar konstituzionalisten arteko aldea handitu egingo litzateke: 52 izango lituzkete EAJk eta EH Bilduk.
EH Bildu lehena Gipuzkoan
Parte hartzea %60 inguruko izango litzateke, Bizkaian handiagoa Araban baino. Emaitzak ikusita, alderdi abertzaleen eta konstituzionalisten arteko aldea handituko litzateke. Gipuzkoan EH Bildu litzateke lehenengo indarra, eta EAJ Araban eta Bizkaian.
EAJk eta EH Bilduk gora egingo lukete legebiltzarrerako bozetan
Euskobarometroaren arabera, 29 eserleku lortuko lituzke alderdi jeltzaleak, eta 23 koalizio subiranistak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu