EAJk eskura du berriro agintea, baina EH Bilduk aldea txikiagotu du

unai etxenausia
Gasteiz
2023ko maiatzaren 29a
00:00
Entzun
EAJk behera egin du Arabako Batzar Nagusietan duen ordezkaritzan, aurreko agintaldian baino bi aulki gutxiago izango baititu: hamabost. EH Bilduk aldea txikiagotu dio, ordea, eta bigarren alderdi moduan mantenduko da, bi ordezkari gehiagorekin: hamalau aulki. PSE-EEk ere, aurreko agintaldiko EAJren gobernukideak, aurreko agintaldian zituen hamar ordezkarietatik bat galdu du. Halere, egoera horrek eskura uzten die biei gobernu moldea errepikatzea. PPk bederatzi ordezkari izango ditu, aurreko legegintzaldian baino bat gehiago. Elkarrekin Podemosek boto gutxiago eskuratu ditu, eta aulki bat galdu dute koalizioa osatzen duten alderdiek: hiru batzarkiderekin geratu dira. Voxek ordezkari bat eskuratu du lehenbizikoz, botoen %3ko muga gainditu baitu.

Ramiro Gonzalezek, beraz, aukera handiak ditu aginte makilari eusteko, eta haren hirugarren agintaldia izango litzateke. EH Bildu bigarren alderdia izango da, botoetan eta aulkietan gora eginda ere. Botoen %25 inguru eskuratu ditu, eta bi ordezkari gehiago izango ditu agintaldian.

Ciudadanosek, Libres por Euskadik eta Omniak ez dute ordezkaririk lortu, ez baitira heldu botoen %3ko mugara.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.