Izaskun Bilbao EAJko eurodiputatuak nabarmendu du Europak "koordinazioa" aldarrikatzen duela nazioarteko terrorismoaren kontra eman beharreko erantzunaren oinarri gisa. Eta, haren ustez, Ertzaintzari eta Mossos d'Esquadrari Schengen sistemako datu basean sartzeko aukera ukatuta Espainiako Gobernuak bi herrietan "belarriak eta begiak" izatea ukatzen die Europako informazio zerbitzuei: "Espainiak bere estatu eta nazio segurtasun kontzeptu zaharkitua lehenesten duelako polizia taldeen arteko koordinazioaren gainetik".
Bilbaok iragarri du zenbait ekinbide jarriko dituztela martxan Espainia EBrekin "koherente" izan dadin: "Polizia taldeen lana mugatu nahi dute".