Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak. Kanpaina

EAJk enplegua bermatu nahi die 30.000 gazteri

EAJren ekitaldia, atzo. D. AGUILAR / EFE.
2020ko uztailaren 8a
00:00
Entzun
GASTEIZ. Gazteen enplegua sustatzeko plan baten berri eman zuen atzo Iñigo Urkullu EAJko lehendakarigaiak: besteak beste, 30.000 gazteri lehen lan esperientzia bermatu nahi die, «gazteek beren bizitza proiektua Euskadin bertan garatu ahal izateko». Gasteizko Salburua auzoan egin zuen iragarpena Urkulluk, Beatriz Artolazabal Enplegu eta Gizarte Politiketarako sailburuak lagunduta. «Gazteen ardurak gure ardurak dira, gure zeregina», adierazi zuen Urkulluk.

EAJko lehendakarigaiak berretsi zuen langabezia tasa %10etik jaistea izango dela hurrengo legealdirako lehentasunetako bat, bai eta enpleguaren kalitatea hobetzea ere. Enpleguaren behin-behinekotasuna murriztea xede duela esan zuen Urkulluk.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.