EAJk edukiera mugatuarekin ospatuko du Alderdi Eguna

Ekitaldi politiko «xumea» izango dela iragarri dute; igandean ospatuko dute, Forondan, 12:00etatik aurrera

2019ko Alderdi Eguna, Forondan. JAIZKI FONTANEDA / FOKU.
2021eko irailaren 24a
00:00
Entzun
GASTEIZ. EAJk igandean ospatuko du 45. Alderdi Eguna, Forondako zelaietan (Gasteiz), baina alderdiak adierazi du ekitaldiak edukiera murriztua izango duela. 12:00etan hasiko da, eta ekitaldi politiko «xumea» egingo dute: «Oraindik COVID-19aren pandemiaren kontrako borrokan murgilduta gaudelarik, aurtengo Alderdi Egunak ez du aurreko edizioen antzik izango, EAJren urteroko ospakizuna jai giroan egin ohi delako. Aurten ere, Forondako zelaietan ez da egongo ez jairik, ez txosnarik, ez musikarik, ez aurreskurik, ez desfilerik, ez umeentzako jolasik, ezta herri bazkaririk ere. Ekitaldi politikoa baino ez da egingo, pandemiaren biktimak gogoratzeko eta omentzeko gogoa nagusi izango delarik».

Andoni Ortuzar EAJko EBB Euzkadi Buru Batzarreko presidenteak, Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak eta Aitana Agirre EGI gazte erakundeko kideak hitz egingo dute, eta, jakinarazi dutenez, leku denak hartuta daude dagoeneko. EAJren webgunean eta alderdiaren sare sozialetan zuzenean ikusten ahalko da.

EAJk koronabirusa baino lehenagoko «espazioak eta jarduerak» berreskuratzen joatea du helburu, «zuhurtziaz eta sen onez» jokatuz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.