Irudia. Bilbo
EAJk bozetarako leloa aurkeztu du
EAJk Espainiako Gorteetarako bozetarako leloa aurkeztu zuen atzo Bilbon: Euskadik mugiarazten gaitu. Euskadi. Zurea, gurea. Esaldi hori daraman argazki handi bat ere eseki zuten Sabin Etxearen kanpoan. Bertan ageri da Aitor Esteban, Espainiako bozetarako Bizkaiko zerrendaburua eta egun EAJk Madrilen duen bozeramailea. Aurkezpenean izan dira Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako Lehendakaria eta Andoni Ortuzar EBBko burua. Estebanek eman ditu leloaren nondik norakoak: «Euskadi da mugiarazten gaituena; konpromiso irmoa dugu herri honekin. Gure erantzukizuna da euskal hiritargoaren alde lan egitea».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu