Bizkaia

EAJ garaile Bizkaian, diputatu bat gehiago lortuta

Herritarren %75 joan da bozkatzera. Bozken %93 zenbatuta, EAJk hiru eserleku lortuko lituzke bozken %34 lortuta.

jarraia165698.jpg
Lander Muñagorri Garmendia.
2019ko apirilaren 28a
11:36
Entzun

EAJk irabazi ditu hauteskundeak Bizkaian. Hego Euskal Herriko parte hartze handiena bertan egon da, eta bi irabazle nagusi egon dira: EAJ eta PSE-EE. EH Bilduk ere gora egin du, eta Elkarrekin Podemos eta PPk behera. EAJk hiru diputatu lortu ditu, orain arte baino bat gehiago, eta PSE-EEk bi diputatu lortuta, aurreko hauteskundeetan baino bat gehiago lortu du. Zenbaketa amaituta dago, eta ez da aldaketa handirik izango: EAJk botoen %34,3 lortuta hiru eserleku lortu ditu (2016an %28,2 eta bi diputatu); PSE-EE botoen %19,8 eskuratuta bi eserleku (%13,9 eta diputatu bat); Elkarrekin Podemosek botoen %17,7 eta bi eserleku (%28,8 eta hiru diputatu); EH Bilduk botoen %13,3 eta eserleku bat (%10,9 eta diputatu bat); PPk botoen %7,2rekin orain arte zuen eserlekua galdu du (%12,7 eta diputatu bat).

Hiriburuko datuei begiratuta, Bilbon, EAJk eta PSE-EEk izan dute gorakada nagusiena. Parte hartzea %74koa izan da, eta zenbaketa amaituta, hauek dira emaitzak: EAJk bozken %33,4 lortuko luke (2016an %27), PSE-EEk %20,5 (2016an %14,3), Elkarrekin Podemosek %17,6 (2016an %27,27), PPk %9,8 (2016an %16,97), EH Bilduk %9,4 (2016an %7,5), Ciudadanos %3,8 (2016an %4) eta Vox %3 (2016an %0,13).

Barakaldon, bestalde, Elkarrekin Podemosek hartu du kolpe handiena, hamahiru puntu egin baitu behera. Botoen zenbaketa  amaituta dago. Parte hartzea %73,9koa izan da, eta PSE-EE izan da alderdi bozkatuena botoen %29,5arekin (2016an %21,1). EAJ bigarren indar bozkatuena izan da botoen %25ekin (%18,1). Elkarrekin Podemos izan zen 2016an alderdi bozkatuena %35,5eko bozkak jasota, baina gaur botoen %22,4 jaso ditu. EH Bildu %7,4 (%5,7), PP %7,3 (%13,1), Ciudadanos %3,4 (%3,82), eta Vox %2,4 (%0,1).

Getxon EAJ izan da garaile argiena; txanponaren beste aldean daude PP eta Elkarrekin Podemos. Zenbaketa amaituta dago, eta parte hartzea %79koa izan da. Emaitzak hauek izan dira: EAJ %36,8 (2016an %30), PP %15,2 (%24,5), PSE-EE %14,1 (%9,1), Elkarrekin Podemos %12 (%20,7), EH Bildu %10,6 (%8,5), Ciudadanos %5 (%5) eta Vox %3,8 (%0,1).

Durangon EAJ eta EH Bilduk duela hiru urte baino boto gehiago lortu dituzte. EAJ %36,7 (%31), EH Bildu %20,2 (%16,3), Elkarrekin Podemos %16,5 (%27,2), PSE-EE %15,2 (%10,7), PP %5,6 (%10,1), Ciudadanos %2,5 (%2,7) eta Vox %1,5 (%0,07). Gernika-Lumon ere bi alderdi abertzaleek izan dute gorakada handiena, eta Elkarrekin Podemosek jaitsiera nabarmena izan du. Parte hartzea %77,5ekoa izan da. EAJ %45,4 (%39,2), EH Bildu %26,8 (%23), Elkarrekin Podemos %12,1 (%22,7), PSE-EE %9,7 (%6,9), PP %2,7 (%5).

Bermeon ere antzera gertatu da: alderdi abertzaleak nagusi izan dira, eta boto kopuruan gora egin dute. Parte hartzea %72,5ekoa izan da. EAJ %51,6 (%43,8), EH Bildu %24,7 (%22,2), Elkarrekin Podemos %12,4 (%24,4), PSE-EE %7,2 (%4,7), eta PP %1,3 (%2,6).

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.