Irudia. Bilbo

EAJ eta Geroa Bai, CEUS koalizioan

MIGUEL TOÑA / EFE.
2019ko maiatzaren 7a
00:00
Entzun
EAJ eta Geroa Bai Europa Solidarioaren aldeko Koalizioan (CEUS) aurkeztuko dira Europako Parlamenturako bozetan, maiatzaren 26an, Coalicion Canaria, Compromiso por Galiza, Proposta per les Illes eta Democrates Valencians alderdiekin batera. Koalizioa Bilbon aurkeztu zuten, atzo. Izaskun Bilbao EAJko kidea izango da zerrendaburua, eta Daniel Innerarity ere (Geroa Bai) egongo da taldean. Andoni Ortuzar EAJren EBBko presidenteak esan du CEUSek «nazioen eta herrien Europa» defendatuko duela Bruselan, eta haiena hautagaitza europazale bat dela. Aniztasuna defendatu du, halaber. Argazkian, CEUSeko kideak, atzo, Bilbon.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.