Loiolako kuarteleko lurrak 2021a bukatu baino lehen Donostiako Udalaren esku geratzea adostu dute EAJk eta Espainiako Gobernuan diren indarrek, eta eztabaida sortu du neurriak. Izan ere, Pablo Casado PPko Espainiako burua eta Carlos Iturgaiz EAEkoa neurriaren aurka agertu dira. Donostiako PPk, ordea, txalotu egin du erabakia: uste du «aukera historikoa» izanen dela. Eneko Goia alkatea ere pozik agertu da.
Ortuzar, kontent akordioaz
Andoni Ortuzar EBBko buruak gobernuarekin egindako akordioa «ona» dela berretsi zuen atzo. Armada Donostiatik desagerrarazi nahi duela ukatu zuen.
EAJ eta Donostiako PP, pozik Loiolako kuarteleko lurrengatik
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu