Euskal Autonomia Erkidegoko biztanle guztien %11,5 atzerrian jaiotakoak dira, Ikuspegi Immigrazioaren Euskal Behatokiak argitaratu duenez. 2021ean beherakada egon da immigrazioan, 2020an baino %13,3 atzerritar gutxiago etorri baitira EAEra. Behatokiak aurkitu duenez, pandemiak eragin handia izan du etorkinen jarioan, 2021ean 2019an baino %73,4 atzerritar gutxiago etorri dira eta.
Arabak du atzerritar jatorriko kopururik handiena: %15,5. Gipuzkoakoa %11,5ekoa da, eta Bizkaikoa %10,9koa.
Jatorria kontuan hartuta, latinoamerikarrak dira ugarienak oraindik ere; haien atzetik, magrebtarrak eta Europar Batasunekoak. Herrialdeka, baina, desberdina da sailkapena: EAEko atzerritar gehienek Marokon dute jatorria (29.701 lagun). Atzetik daude Kolonbia (28.675) eta Nikaragua (15.070).