UNIBERTSITATEA

EAEko unibertsitate ikasleen %78 EHUn ari dira

Orain 20 urte dituzten gazte guztien %45ek unibertsitate publikoan ikasten dute

Asier Iturriagaetxebarria.
BILBO
2005eko abenduaren 24a
00:00
Entzun
«Biluzi egin gara». Horixe adierazi zuen Juan Ignacio Perez Iglesias Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) errektoreak EHU zenbakitan lanaren aurkezpenean. Orain arte ez bezala, unibertsitate publikoaren datu guztiak edo ia guztiak liburu batean bildu ditu EHUk. Urtero eta etengabe datu horiek berrituko ditu EHUk bere webgunean, herritarren esku jartzeko. «Datu batzuek ondo uzten gaituzte eta beste batzuek ez horrenbeste, baina lan hau argitaratuta, kudeaketa gardena egiten ari garela erakutsi nahi izan dugu».

EHUren jardunaren aldeko datuetako bat ikasle kopurua da, ondoan dauzkan unibertsitateetako kopuruen aldean. Izan ere, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoakounibertsitate ikasleen %78 ari dira unibertsitate publikoan. Era berean, 1985. urtean jaiotako gazte guztien %45 ari dira bertan ikasketak egiten.Baina datu horiek guztiek ez dute ezkutatzen Unibertsitateak izandako ikasle kopuruaren beherakada. «Hori demografia arrazoiengatik da. Ni ez nau horrek kezkatzen. Are gehiago, abantaila ere badela uste dut. Orain hamar urte masifikazioak eragindako arazoak geneuzkan buruan; egun, laborategiak nola hornitu ditzakegun kezkatzen gaitu gehiago».Ikasle gutxiago izatean, EHUk orain kalitatearen alde diharduela adierazi zuen Perez Iglesiasek. Beste datu esanguratsu bat ere eskaini zuen, irakaskuntzaren kalitatea erakusteko. Egun, irakasle bakoitzeko 13,25 ikasle daude. OCDEko unibertsitateetan 14koa da batez bestekoa. Horrek guztiak Bolognako prozesuak eragingo duen irakaskuntza motara egokitzea erraztuko duela azpimarratu zuen.

Irakasleen %31, elebidunak

EHUren gabezien artean, unibertsitatearen euskalduntzea aipatu zuen errektoreak. Euskaraz ikasketak hasten dituzten ikasle kopurua gora badoa ere iaz, %39 izan ziren, irakasle elebidunen kopuruak ez du erritmo berean gora egiten egun, %31 dira elebidunak. Halaber, eskaraz irakurri zituzten tesiak %5 baino ez ziren izan.

Administrazio eta Zerbitzuetako Langile ratioa da beste hutsune bat: 0,3 langile irakasle eta ikertzaile bakoitzeko. Europako txikiena, errektorearen hitzetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.