EAEko PPk esan du laster aurkeztuko dutela Alonso lehendakarigai

Erredakzioa
Bilbo
2020ko otsailaren 6a
00:00
Entzun
«Alfonso Alonso onena da Euskadin hurrengo hauteskundeetan konstituzionalismoaren liderra izateko, eta denok zaindu eta mimatu behar dugu». Horrela mintzatu da Amaia Fernandez EAEko PPren idazkari nagusia, eta erantsi du laster aurkeztuko dutela Alonso lehendakarigai.

Izan ere, zeresana eman dute joan den egunean Ciudadanoseko Ines Arrimadasek egindako adierazpenek. Katalunian, Galizian eta EAEn Ciudadanos eta PP hauteskundeetara batera aurkezteko aukera aipatu zuen hark, baina PPko iturriek argitu zuten negoziatu ezin daitekeen bakarra Galiziako hautagaia dela.

Bestelako iritzia du Fernandezek. Ziurtatu du Pablo Casado PPren buruak «konfiantza» agertu diola Alonsori. Aldiz, ez zuen Alonsoren hautagaitza ziurtatu Cayetana Alvarez de Toledo Espainiako Kongresuko PPren talde parlamentarioko bozeramaileak. Horri erantzunez, Fernandezek esan du baztertuta dagoen bakarra dela Alonsok dimisioa aurkeztea. Hautagaitzaren gorabeherak alde batera utzita, begi onez ikusten du Ciudadanos eta PP elkarrekin aurkeztea, «aukera bat eta esperantzari irekitako ate bat» dela iruditzen zaiolako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.