EAEko heziketa berezian protestan hasiko dira berriro

2014ko abuztuaren 28a
00:00
Entzun
Lan akordiorik gabe daude 2003tik, eta protestari ekingo diote berriro, ikasturtea hastearekin bat. EAEko heziketa bereziko irakasleen egoera salatu dute CCOO, LAB, EILAS eta UGT sindikatuek; lanaldiak luzatu eta ratioak igo dizkietela azaldu dute. Jaurlaritzaren aurka jo dute, egoera bideratzeko ezer ez duelakoan egiten; langileak «gutxiestea» leporatu diote. Eibarren (Gipuzkoa) egingo dute protesta gaur langileek.

Egoera larrian dira, baita ere, Bilboko Ibaigane ikastetxeko langileak. Itxi egin dute eskola —EAEko aldizkari ofizialak ere eman du horren berri asteon—, eta 38 beharginen egoera airean dago. Xabier Irastorza ELA sindikatuko ordezkariak salatu du Kristau Eskolak eta Eusko Jaurlaritzak ez dutela neurririk hartu langile horiekin —ikasleak, bai, bideratu dituzte beste ikastetxe batzuetara—. Abuztuarekin batera amaituko zaie kontratua eskolako langileei, eta irailean abiatuko da eskola ixteko prozesua. Langileen etorkizuna orduan zerbait argituko den itxaropena daukate.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.