GASTEIZ. Save the Children erakundeak ohartarazi duenez, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 18 urtez azpiko haur eta nerabeen %26,7 pobrezia edo gizarte bazterketa jasateko arriskuan daude. Hain zuzen, 92.177 haur daude egoera horretan, eta helduen pobrezia tasa baino zazpi puntu gehiagokoa da datua. Hala ere, iazko ikerketaren emaitzak dira horiek, COVID-19aren aurrekoak.
Elkartearen arabera, batez ere guraso bakarreko familiek dute pobrezia arriskua, eta gehienbat emakumeak buru diren familiek. Familia eredu hori duten %55 daude egun pobrezian. Hala ere, esan dutenez, pobrezia batik bat bi helduk eta haur batek edo gehiagok osatzen duten familietan hazi zen iaz. Emandako datuen arabera, ia hamar familiatik lau bizi dira egoera horretan.
Elkarteak nabarmendu du Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan batez beste 615 euro dela haur bat haztearen kostua, bai eta adinak gora egin ahala kopuru horihanditu egiten dela ere.
EAEko haurren %26,7 pobrezia arriskuan daude
Save the Children elkartearen arabera, batez ere guraso bakarreko familietan egon daiteke pobrezia arriskua
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu