EAEko fiskal nagusi kargua hartu du Adanek, eta Kalparsoro ordezkatu
BILBO. Carmen Adanek EAEko fiskal nagusi kargua hartu zuen atzo, eta Juan Kalparsoro ordezkatu. Adanek hitzaldian ziurtatu zuen lan egingo duela herritarrek legeekiko konfiantza handitu dezaten. Bere aurrekoaren lana goraipatu zuen eta gaineratu zuen epaileen independentzia zainduko duela. Ekitaldian izan ziren, besteak beste, Josu Erkoreka Jaurlaritzako eleduna, Estefania Beltran de Heredia Herrizaingo sailburua eta Jose Manuel Maza Estatuko fiskal nagusia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu