EAEko epaitegietan, zortzi hilabetera arteko atzerapena

Zibil eta zigor arloetako auzitegietan dute lan karga handiena, Iñaki Subijanak jakinarazi duenez.

Iñaki Subijana EAEko Auzitegi Nagusiko presidentea, atzo. RAUL BOGAJO / FOKU.
2023ko martxoaren 23a
00:00
Entzun
GASTEIZ. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako epaitegietan hiru eta zortzi hilabete arteko lan atzerapena dago. Eusko Legebiltzarrean eman zituen datuak Iñaki Subijana EAEko Justizia Auzitegiko presidenteak, atzo. Azaldu zuen lan pilaketak justizia sistema guztiari eragiten diola, baina bereziki zibil arloko epaitegietan nozitzen dutela, hau da, «herritarren arteko liskarren» inguruan ebatzi behar duten arloetan. Honako datu hauek eman zituen: zigor arloko epaitegietan hiru hilabeteko atzerapena dago, batez beste; gizarte arloko epaitegietan, berriz, zortzi hilabeteko lan pilaketa dute; zibil arloko epaitegietan sei hilabeteko atzerapena dute, eta administrazioarekiko auzietako epaitegietan, berriz, bost hilabetekoa.

Aurrera begirako erronkei dagokienez, azaldu zuen elbarritasunen bat duten pertsonentzat justizia «eskuragarri» egin nahi dutela, eta indarkeria matxistaren biktimen arreta hobetu. Justizia euskalduntzea ere ezarri zuen helburu gisa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.