Alardea

EAEko Auzitegi Nagusiak ere alarde mistoari eman dio lehentasuna

Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak alarde mistoari eman zion lehentasuna, Irunen. Beraz, alarde tradizionalaren aldekoei ordutegi berriak finkatzeko agindu zion. Tradizionalaren aldekoak ez zeuden konforme aginduarekin, eta beraz, helegitea jarri zuten EAEko Auzitegi Nagusian. Orain, Herrizaingo Sailak esandakoa berretsi du Auzitegiak, eta beraz, tradizionalak ordutegia aldatu beharko du.

2005eko ekainaren 22a
15:44
Entzun 00:00:0000:00:00
Herrizaingo Sailaren erabakiarekin bat egin du Auzitegi Nagusiak, eta alarde mistoak lehentasuna izango du aurten, Irunen. Tradizionalaren aldekoak, beraz, ordutegia aldatzera behartuta daude.

Izan ere, Herrizaingo Sailak dio, Eusko Legebiltzarrean onartutako Berdintasun Legearen arabera mistoak duela lehentasuna. Tradizionalaren aldekoek jarritako helegiteak ez du balio izan, eta Auzitegi Nagusiak ere mistoari eman dio lehentasuna.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.