SOSLAIA. Esther Rebato Otxoa
EAAren ohorezko domina jaso du
EAA Europako Antropologia Elkarteak ohorezko domina eman dio Esther Rebato Otxoa EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko irakasle eta Antropologia Fisikoko katedradunari, elkarte zientifiko horri azken urteetan egin dion ekarpenagatik. Domina jaso duen munduko hirugarren emakumea da Rebato, eta Euskal Herriko lehena. «Niretzat, sorpresa eta poz handia izan da, ez baitago domina hau jaso duen pertsona asko, eta horietako batzuk oso garrantzitsuak izan dira Antropologia Fisikoaren arloan», adierazi zuen irakasleak saria jasoko zuela jakin ostean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu