«Konferentziaren ekarpenak guri esan diguna denok espero genuena zen. Aspalditik ikusten ari ginen jada ETAk bere borondatea duela orain arte bezala gutxienez ez jarraitzeko, eta bide horretan beste pauso emango dela uste dut. Bide hori finkatzeko balio izan du konferentzia honek. Konferentzian izan diren pertsonek eta erakundeek landu dute, eta erraztuko dute ETAren erabaki hau. Beste auzia da nola geratuko den orain euskal auzia deitua izan dena. Politikoki zaila ikusten dut estatu espainiarrak hemen dagoen arazo politikoari erantzutea. Hor dago benetako arazoa. ETA desagertuko da, edo ez du gehiago orain arte ibilitako bidetik jarraituko, baina arazo politikoa —hemen Euskal Herrian dagoen subjektu politiko heldua eta berak nahi dituen erabakiak hartzeko aukera ematen zaion edo ez— ikusteke dago. Hori da konferentzia hau pasata etorriko den auzia. Auzia hor da, eta ea zer gertatzen den, ea etorriko den gobernu berriak honi buruz zer pentsatzen duen egitea. Konferentziak ondo eta argi azaldu du zertan datzan euren azterketa. Ea konferentzia pasata nola heltzen zaion hemen dagoen arazo politikoari».
@Iritziaren bideoa, honako helbide honetan ikusgai: www.berria.info/berriatb/
Konponbidea sustatzeko nazioarteko konferentzia. Erreakzioak. Emilio Majuelo. Historialaria
«Ea nola heltzen zaion orain arazo politikoari»
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu