EA eta Herritarron Garaia bozei begira batu dira

Ekimenaren sustatzaileak, atzo egindako bileran. IÑIGO URIZ / ARGAZKI PRESS.
Erredakzioa
Iruñea
2011ko martxoaren 16a
00:00
Entzun
Nafarroa Aldatzen ekimenak larunbatean egindako deiari erantzunez, bilera egin zuten atzo EAk eta Herritarron Garaiak. «Eraginkorrak izateko», aldaketa politiko eta soziala bilatzen dutenak biltzeko deia egin zuen ekimenak. «Aniztasunetik abiatuta eta lotzen gaituenari helduz, subjektu elektoral herritar, ezkertiar, aurrerakoi eta berri bat sortzeko aukeraz aritu gara», jakinarazi dute bileraren ondoren EAk eta Herritarron Garaiak. «Sintonia handiz» aritu direla diote bi aldeek.

«Garai historikoa bizi dugu eta aldaketa politiko eta sozialaren alde ahalik eta indar gehienak bildu nahi ditugu», adierazi dute. Ekimenak herritarrak ardatz izan nahi dituela azaldu dute, eta babesa emateko eskatu diete herritarrei. Horretarako sortu dute [email protected] helbidea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.