politika

EA: "Beharrezkoa da NaBai sendotzea, Nafarroako aldaketa politikoaren erreferente bakarra delako"

Nafarroa Bai Bizkortzen izeneko prozesua aurkeztu du gaur Iruñean EAk eta koalizioaren beharra nabarmendu du.

2009ko urriaren 24a
16:54
Entzun
Nafarroa Bai Bizkortzen izeneko prozesua aurkeztu du gaur Iruñean EAk eta Maiorga Ramirez Nafarroako EAko buruaren ustez, "beharrezkoa da NaBai sendotzea, Nafarroako aldaketa politikoaren erreferente bakarra delako". Haren iritziz, "koalizioa ezinbestekoa da aldaketa xede duen Nafarroako gizartearentzat eta gehiengo politikoarentzat". NaBai koalizioa Aralar, EA, EAJ eta Batzarrek osatzen dute.

Koalizioa "aukera handiko" egoera politikoan dagoela nabarmendu du Ramirezek, eta horregatik koalizioko kideei "erantzukizunerako deia" egin die, "erronka guztiona delako".

EAren gaurko ekimenean Carlos Garaikoetxea EAko eta Eusko Jaurlaritzako lehendandari ohia, Uxue Barkos NaBaiko diputatua eta Txema Mauleon eta Iñaki Cabases Iruñeko Udaleko NaBaiko zinegotziak izan dira, besteak beste.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.