Datorren martxoaren 31n, 80 urte beteko dira Francisco Franco diktadorearen agintepeko hegazkinek Durango (Bizkaia) bonbardatu eta ehunka hildako eta zauritu eragin zituztenetik. Urteurren hori gogora ekartzeko, Kurutziagako oroitarrian agerraldia egin zuten herenegun Durango 1936 elkarteko kideek eta, haiekin batera, baita EAJko, EH Bilduko, Herriaren Eskubidea-ko eta PSEko udal ordezkari zenbaitek ere. Urteurrenaren kariaz, bertaratutako eledunek jakinarazi zuten Durango Udalak bat eginen duela frankismoko krimenen aurkako Argentinako kereilarekin.
Udaleko eledunen batzordeak hartu zuen erabakia, eta, horren arabera, tramiteak erraztuko dizkiete Durangon erroldatuak dauden biktimei, akusazio gisa kereilarekin bat egin dezaten. Horretarako, informazio bulego bat zabalduko dute herrian, eta biktimen eta lekukoen testigantzak jasoko dituzte, kereila osatze aldera. Durangokoa ez da Argentinako kereilarekin bat egin duen Urrian, esate baterako, inpunitate frankistaren aurkako manifestua sinatu zuten Espainiako Estatu osoko hainbat udal ordezkarik, tartean Gasteizkoa eta Iruñekoa.
Durangok bat egin du frankismoko krimenen aurkako kereilarekin
Bonbardaketaren 80. urteurrenarekin bat eginez, adierazpen instituzionala adostu dute EAJ, EH Bildu, Herriaren Eskubidea eta PSEk
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu