Amnistiaren Aldeko Mugimenduak jakinarazi duenez, bi gaztek Durangoko Instrukzio Auzitegian salaketa jarri dute, kalez jantzitako poliziak etengabe atzetik dituztela eta.
Iazko azaroan ere arrazoi beragatik salaketa jarri zuten. "Etxeko atarian, lanean, kalean, oporretan... gau eta egun kalez jantzitako poliziak autoz eta oinez atzetik" zituztela jakinarazi dute gazte horiek. Behin salaketa jarrita egoera baretu egin omen zen, "nahiz eta jarraitzeak ez ziren erabat eten".
Halaber, azken hilabetean jazarpena berriro ere areagotu dela jakinarazi du AAMak, eta gazte horiek egunean lau auto dituztela atzetik. Beraz, iaz jarritako salaketari datu berriak erantsi dizkiote orain.
Durangoko Instrukzio Auzitegiko epaileak auzia artxibatu nahi izan zuen hasieran, baina onartu egin zuen "intimidazio eta koakzio" kasua zela. Egun, helegitearen zain daude.
Politika
Durangaldeko bi gaztek kalez jantzitako polizien jarraipenak salatu dituzte
Iaz jarri zuten lehen aldiz salaketa arrazoi beragatik eta, ondorioz, egoera lasaitu omen zen. Orain, baina, berriro ere polizien jazarpena handitu egin dela adierazi dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu