Udal eta foru hauteskundeak. Bizkaia

«Duintasuna» eskatu dio EAJk Ayusori

2023ko maiatzaren 26a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
EAJko presidente Andoni Ortuzarrentzat, ez da «duina» Madrilgo presidente Isabel Diaz Ayusok alderdi jeltzaleari leporatutako «arrazakeria». Ortuzarrek dio EAJ «alderdi irekia» dela, eta arrazakeria kanpainan sartzeak «muga guztiak» hausten dituela. Real Madrilgo futbolari Viniciusen aurkako irain arrazistak Valentzian eta Madrilen gertatu direla gogoratu du Ortuzarrek, eta han «EAJkoak gutxi» egongo zirela erantsi du. Arrazakeria ez da egokitu besterik gabe kanpainan, Ortuzarren ustez: «Giroa berotzea behar duen andre batek sartu du». Ortuzarrek esan du «kanpotik» etorritako jendez inguraturik hezi zela, eta «lagunak» dituela haiek. «Ardi merinoak eta txurra ardiak ez nahasteko» eskatu du, eta «hemengoak latxak» direla erantsi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.