Drogak eta labanak atzeman dizkiete 71 laguni Arrigorriagako 'after' batean
ARRIGORRIAGA. Ertzaintzak eta Arrigorriagako Udaltzaingoak 71 pertsona identifikatu zituzten atzo Atxukarro industrialdean dagoen taberna batean. Drogak eta «tamaina handiko hiru labana» konfiskatu zizkieten atxilotuei, Segurtasun Sailaren arabera. Bigarren aldiz sartu da Polizia Arrigorriagako areto horretan: iragan azaroan, gazte bat zauritu zuten kanpoaldean, eta ertzainek arma ugari topatu zituzten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu