Etxebizitza hutsen eta espekulazioaren aurkako Lurra eta Etxebizitza taldeak protesta bat antolatu du gaur zortzirako —maiatzak 18—, Donoztirin (Nafarroa Beherea), hango etxalde bat 1.270.000 euroan saldu nahi dutela salatzeko.
Baserri izandako etxalde zahar bat da, 1830. urtekoa, zenbait eraikin, baso eta zelai barne, eta iaztik dago salgai. Lurra lan tresna eta bizi lekua da, espekulazioari ez lelopean egingo dute protesta.
Herriko Sanoki gelaren ondoan bilduko dira, 11:00etan. Ondoren, martxan abiatuko dira etxe horretaraino, eta han «bilkura, protesta, piknika» egingo dute, hitzalditxo batekin batera.
Lurra eta Etxebizitza taldea 2008. urtean sortu zuen gazte talde batek, etxe hutsen eta bigarren etxebizitzen kopuruarekin larrituta.
2014ko martxoan, manifestazioa egin zuten Donibane Lohizunen, egoera «larria» salatzeko, etxebizitzen metro koadroen prezioen gorakadarengatik. «Hemen lan egin eta bizitzea gero eta zailago da», adierazi zuten.