Donostian zortzi familia kaleratuko dituztela salatu dute

jone arruabarrena
2022ko azaroaren 4a
00:00
Entzun
Donostiako Kaleratzeak Stop plataformak eta Azorako maizterrek salatu dute Azora putre funtsak zortzi etxebizitza hustu nahi dituela Donostiako Gros auzoan, azaroaren 30etik aurrera eta abenduaren 31 baino lehen. Azaldu dutenez, Azorak etxe horietan alokairuan dauden bizilagunei fax bidez adierazi die urte amaieran bukatuko zaiela kontratua, eta ez die berrizteko aukerarik eman. «Etxe horiek hustu nahi dituzte, gero horiekin espekulatzeko», salatu du plataformak.

Batzuei azaroaren amaieran jarri diete epea, eta beste batzuek urtea amaitzerako utzi beharko dute etxea, baina salatu dute litekeena dela kasu gehiago izatea. Gainera, gehitu dute beste hogei familia «mehatxupean» daudela. Gogorarazi dute egoera horrek 75 etxebizitzari eragiten diela, eta Azorak jada horietatik hogei baino gehiago hustea lortu duela, «turismorako erabiltzen dituen sei etxeez gain».

Udalak bitartekaritza lanak egin ditu, baina Azorak hari ere berretsi dio eraikinak husteko asmoa duela, Kaleratzeak Stop plataformak azaldu duenez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.