Donostian trena geldiarazita amaitu dute tren lasterraren aurkako kanpaldia

AHTaren aurkako ekintzaileek igandean egindako protesta. BERRIA.
Erredakzioa
2011ko abuztuaren 2a
00:00
Entzun
AHT abiadura handiko trenaren aurkako kanpaldia amaitzeko, Hernanitik (Gipuzkoa) abiatu eta Urumea haranean barrena Donostiara joan ziren bizikletaz igandean kanpaldian izan zirenak eta ez zirenak. Donostian bueltaka aritu ziren, abiadura handiko trenaren kalteak hirian ere ikusarazteko xedearekin. Eguerdiko ordubiak aldera, kale antzerkia egin zuten udaletxearen aurrean eta hiriko beste hainbat gune jendetsutan. Donostiako Renferen geltoki nagusian trena minutu batzuez geldiarazi zuten. Keinu sinboliko horren atzean «abiadura handiko jendarte ereduaren desastrea eta AHTa bera geldiaraztea» nahi izan zuten, AHTaren aurkako asanbladako kideek adierazi zutenez. Sei egunez egon dira kanpaldiko kideak AHTa gisako «proiektu erraldoien» inguruan hausnartzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.