Sansebastianak

Donostian 158 danborradetatik zortzitan aterako dira gizonak soilik danborra edo upela jotzen

2020an, bederatzi ziren emakumeak baztertzen zituzten danborradak, orain baino bat gehiago. Ollagorra da aldatu dena.

aizepe Aizepe danborrada erabat baztertzailea da, ez baitu emakume bakar batek ere parte hartzen. DONOSTIAKO FESTAK
2023ko urtarrilaren 13a
12:29
Entzun

Aurtengo San Sebastian eguna ere ez da guztiz parekidea izango. Izan ere, Donostiako kaleetatik desfilatuko duten helduen 158 danborradetatik, denak ez dira mistoak: bitan ez dago emakume bakar bat ere, eta seitan emakume gutxi batzuk daude, baina ez dira danborra edo upela jotzen aterako.

Aizepe (Parte Zaharra) eta Ondar Gain (Erdialdea) konpainiak dira emakumerik onartzen ez dutenak: Aizepeko 154 partaideak gizonak dira, eta Ondar Gaineko 97ak ere bai. Bestalde, beste sei danborrada hauetan ez da emakumerik aterako danbor edo upel jotzaile gisa, eta aterako direnak bestelako roletan aterako dira: banderadun gisa, kantinera gisa, eta abar: Catedral Centenario (8 emakume eta 160 gizon), Gizartea (4 emakume eta 189 gizon), Club Cantabrico (24 emakume eta 151 gizon), Amigos Antonio Bar (15 emakume eta 176 gizon), Amigos del Europa (8 emakume eta 150 gizon) eta Zubi Gain (12 emakume eta 196 gizon). Zubi Gain Parte Zaharrekoa da, eta gainontzekoak Erdialdekoak.

2020an, normal ospatutako azken San Sebastian egunean, bederatzi ziren emakumeak baztertzen zituzten danborradak, orain baino bat gehiago. Hain zuzen ere, Ollagorra da aldatu dena.

(jarraitu irakurtzen, Irutxuloko HItza-n)

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.