Donostiako zahar etxe bateko egoiliar batek eta bi langilek positibo eman dute
DONOSTIA. Uztailaren 3tik ez zen kasurik atzeman Gipuzkoako zahar etxeetako egoiliarren artean, baina aldundiak jakinarazi du positibo bat detektatu dutela Donostiako zahar etxe batean. Asintomatikoa da kutsaturiko egoiliarra. Gainera, zahar etxe bereko bi langilek ere eman dute positibo; gainerako egoiliarrek eta langileek, berriz, negatibo eman dute PCR proban.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu