Donostiako Udalak «kezka» azaldu du Atristainengatik

Sindikatuen protesta. O. M. E. / FOKU.
2022ko urriaren 22a
00:00
Entzun
Donostiako Udaleko Giza Eskubideen Batzordeak «kezka» azaldu du Espainiako Auzitegi Nazionaleko fiskalak Araba, Bizkai eta Gipuzkoako espetxe organoen ebazpenen aurka «behin eta berriro» aurkezten dituen errekurtsoak direla eta. Xabier Atristain presoaren kasua izan dute aztergai, eta EAJren, EH Bilduren eta Elkarrekin Donostiaren aldeko botoekin, adierazpen bat onartu dute. PSE-EE abstenitu egin da.

Batzordeak eskatu du ebazpen judizialak bateragarriak izan daitezela espetxeetako tratamendu batzordeen erabakiekin. Batzordeak gogoratu du Giza Eskubideen Europako Auzitegiak urtarrilean ebatzi zuela Espainiak «prozesu justu eta ekitatezkoa» izatea eragotzi ziola Atristaini, inkomunikazio aldian konfiantzazko abokatu bat aukeratzea galarazi ziolako. Atristain hirugarren graduan zegoen uztailetik, Martuteneko tratamendu batzorde- aren eta Jaurlaritzaren oniritziarekin. Atzo zortzi, ordea, espetxeratu egin zuten, Auzitegi Nazionalak hirugarren graduaren aurkako helegitea onartu eta, beraz, bigarrenera igarota.

Sindikatuek, berriz, elkarretaratzea egin zuten atzo Bilbon, presoen eskubideen alde.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.