Donostiako pisu turistikoen errealitatea salatu dute

Bizilagunekin plataformaren arabera, gutxienez 559 etxe turistiko legez kanpo geratu beharko lirateke

2021eko apirilaren 14a
00:00
Entzun
DONOSTIA. Bizilagunekin plataformak salatu duenez, epaitegiek pisu turistikoen ordenantza bertan behera utzi ondoren, Donostiako Udalean erregistratuta dauden erabilera turistikoko 1.272 pisuetatik %43,9 lehen solairuetatik gora daude, eta, beraz, legez kanpo geratu beharko lirateke; gutxienez 559 etxe turistiko dira horiek.

Plataformak azaldu duenez, Donostiako Udalaren Hiri Antolamendurako Plan Orokorrak jasotzen zuen lehen solairutik gora erabilera turistikoko etxebizitzak ezartzearen debekua. Gero, 2018an, udalak etxebizitza horiek legeztatzea ahalbidetzen zuen ordenantza onartu zuen, baina epaitegiek baliogabetu egin dute. Bizilagunekin plataformaren arabera, «ehunka pisu daude lehen solairutik gora kokatuta egon arren jarduera ekonomikoa garatzen jarraitzen dutenak».

Salatu dutenez, pisu turistikoek hiriko etxebizitza larrialdia «areagotzen» dute. «Jarduera hori baimendu eta errazten duten erakunde publikoek etxejabeen etekin pribatua jartzen dute etxebizitza eskubidea bermatzearen aurretik».

Egoera horren aurrean, dokumentua sinatu duten eragile sozialek hainbat eskaera egin dizkiote Donostiako Udalari: hala nola etxebizitza turistikoen alokairua hirugarren sektoreko jardueratzat hartzeko, eta, beraz, hori arautzeko; edota ez aldatzeko Hiri Antolaketarako Plan Orokorra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.