Donostiako Jesuiten ikastetxeko ikasleak negatibo eman du PCR proban

Ustezko koronabirus kasu bat dela eta, itxi egin dute Donostiako Jesuiten ikastetxea. Koronabirusaren testa egin ondotik, PCR proban negatibo eman du ikasleak. Ikasleek ez dute 14 eguneko berrogeialdirik egin beharko. 

Ikasgela bat ikasleak hartzeko prest. MARISOL RAMIREZ, FOKU
Ainhoa Larretxea Agirre.
2020ko ekainaren 12a
11:31
Entzun

Bertan behera utzi dituzte Donostiako Jesuiten ikastetxeko klase presentzialak, bertan egondako ikasle batek koronabirusaren sintomak izan baititu. PCR proba egin diote ikasleari, eta negatibo eman du.  Oraingoz, ikasle denak bidali dituzte etxera, eta,  goizeanzabaldu den arren DBHko 4. mailako eta batxilergoko lehenengo mailako ikasleek eta haien senitartekoek hamalau eguneko berrogeialdia egin beharko dutela , ikasleak PCR proban negatibo eman ondotik ikastetxeko zuzendaritzak erabaki du azkenean berrogeialdirik ez egitea. 

Ohar bat zabaldu du ikastetxeko zuzendaritzak, eta,  erran dutenez, ikaslearen sintomak jakin ondotik jarri zuten protokoloa martxan. Hala, Osakidetzarekin harremanetan jarri eta eskola presentzialak bertan behera uztea erabaki zuten. Ikasleak PCR proban negatibo emanagatik, ikasturtea online bukatzea erabaki du ikastetxeko zuzendaritzak, eta, beraz, ikasleak ez dira gelara itzuliko datorren ikasturtera arte. 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.