Donostiako herri harresiko auziko gazteei ez diete zigorra murriztuko

2017ko uztailaren 7a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
DONOSTIA. 2010ean Espainiako Auzitegi Nazionalak ezarritako zigorra betetzeko 2013ko apirilean Donostiako herri harresian atxilotu zituzten gazteei zigorra murriztea baztertu du Gorenak. Zigor Kodearen 579 bis 4 artikulua ezartzea atzera bota du, zigortutako zortzi gazteak Donostiako Segiko zuzendaritzako kide zirela eta kale erasoak «dinamizatzen» zituztela argudiatuta. Ezarritako zigorra —sei urte— «neurrikoa» dela dio epaimahaiak. Haietatik bost espetxean daude, baina laster beteko dute zigorra, osorik, kalean diren hirurak bezala.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.