DONOSTIA. Uraren Euskal Agentziak Donostiako Basozabal golf zelaia ureztatzeko baimena eman duela salatu du Eguzki talde ekologistak. Joan den osteguneko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen urtean 70.000 m3 ur ateratzeko baimena ematen zaiola.
Ekologistek uste dute erakundeek ura aurreztearen erantzukizuna herritarrei «pasatu» nahi dietela, eta eurek «klima krisia sortu duten politiketan sakontzen» jarraitzen dutela. Arantxa Tapia Jaurlaritzaren Ingurumeneko sailburuak esandakoa gogorarazi dute: «Ez dugu ur hotzarekin dutxatzea eskatzen, baina agian eskuak garbitzea bai; edo txorrota ixtea hortzak garbitzean».
Donostiako golf zelaia ureztatzen ari direla salatu dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu