Donostiako epaitegi batek ebatzi du «diskriminatzaileak» direla aterpetxeetako garbitzaileei jarritako euskara eskakizunak

CCOOren arabera, hamabost lanpostuk zuten euskara eskakizuna, eskainitako guztiek.

Hizkuntza eskakizunen aldeko elkarretaratze bat, Donostian. JON URBE / FOKU
Hizkuntza eskakizunen aldeko elkarretaratze bat, Donostian. JON URBE / FOKU
Irati Urdalleta Lete.
2024ko urriaren 7a
13:26
Entzun

Euskararen aurkako ekinaldiak berean jarraitzen du. CCOO sindikatuak egin du jakinarazpena: Donostiako epaitegi batek «neurriz kanpokotzat eta diskriminatzailetzat» jo ditu Gipuzkoako Foru Aldundiaren aterpetxeetan garbitzaile gisa lan egiteko ezarritako euskara eskakizunak. Hamabost lanpostu egonkortzeko asmoa dute, eta guztiek zuten ezarria euskara eskakizuna.

CCOO sindikatuak hizkuntza eskakizun horiek kritikatu ditu. Haren esanetan, Gipuzkoako Foru Aldundiak lanpostuen %63tann baino ez luke eskatu behar euskara; guztietan eskatzea «gehiegizkoa» iruditzen zaio. Gainera, haren esanetan, garbitzaileek hiru edo lau pertsonako taldeetan lan egiten dute, eta horietako batek edo bik baino ez dute hitz egiten aterpetxeetako pertsonekin, otorduen garaian; gainontzean, garbitu baino ez dute egiten, eta ez dituzte herritarrak artatzen, sindikatuaren arabera.

Halaber, «beste sindikatu batzuen» jokamoldea ere kritikatu du: «Penagarria da beste sindikatu batzuek beraien eskubideak babesten saiatzen diren langile prekarioen kontrako mobilizazioak sustatzea, baina benetan kezkagarria dena da EAJk eta PSEk gobernatzen duten erakunde batek Eusko Jaurlaritzaren hizkuntza araudia haustea».

CCOOren arabera, jarrera horiek «baztertzaileak eta segregatzaileak» dira euskaraz ez dakitenentzat, ulertzen duten baina hitz egiten ez dutenentzat, eta hizkuntza profilik ez daukatenentzat.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.