Indarkeria

Donibane Lohizunen desagertutako hiru gazteak gogoratu dituzte 50. urteurrenean

Jaurlaritzak «egia argitzeko» eskatu du, eta konpromisoa azaldu du «horrelakorik berriro inoiz gerta ez dadin»

Rodriguez Ranz eta Itxaso, bikimen senide batekin, Gasteizko ektaldian. IREKIA
gotzon hermosilla
2023ko martxoaren 24a
15:37
Entzun

50 urte bete dira Jose Humberto Fouz Escobero, Jorge Juan Garcia Carneiro eta Fernando Quiroga Veiga gazteak Donibane Lohizunen (Lapurdi) desagertu zirenetik, eta, hori dela eta, haiek gogoratzeko eta «egia» eskatzeko ekitaldi bat egin dute Eusko Jaurlaritzaren Gogora institutuak eta Terrorismoaren Biktimen Oroimenezko Zentroak, Gasteizen. Hiru gazteak galiziar jatorrikoak ziren, Irunen (Gipuzkoa) bizi ziren, eta Donibane Lohizuneko dantzaleku baten inguruetan desagertu ziren. ETAren biktima gisa aitorturik daude.

Eusko Jaurlaritzako Memoria, Giza Eskubide eta Lankidetzako sailburuorde Jose Antonio Rodriguez Ranzek «egia argitzeko» eskatu du, «egia judizialetik harago lehen printzipio gisa nazioarteko zuzenbideak aldarrikatzen duen egia», eta hiru gazteen gorpuak non dauden dakitenei mintzatu zaie, azalpen eske. «Konpromisoa» ere azaldu du horrelakorik berriro gerta ez dadin: «Inoiz gehiago ez terrorismoa eta indarkeria arma politiko gisa erabiltzeko tentazioa. Inoiz gehiago ez totalitarismo zahar eta berrien tentaziorik».

Espainiako Gobernuaren ordezkari Denis Itxasok ere parte hartu du ekitaldian. Esan duenez, hiru gazteen desagerpena «itzalez eta larritasunez beteta dagoen hurbileko iraganaren sinbolo» bilakatu da. Ziurtatu du Gobernuak ez duela «albo batera» utziko ikerketa: «Egileei eta zer gertatu zen dakitenei exijitzen diegu eta infernua izoztu arte exijitzen jarraituko dugu informazioa eman dezatela gertaera lazgarri hau ixteko».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.