Donibane Lohizunen desagertu ziren hiru gazteak gogoan

gotzon hermosilla
2023ko martxoaren 25a
00:00
Entzun
Jose Humberto Fouz Escobero, Jorge Juan Garcia Carneiro eta Fernando Quiroga Veiga gazteak Donibane Lohizunen (Lapurdi) desagertu zirenetik 50 urte bete dira, eta, hori dela eta, haiek gogoratzeko eta «egia» eskatzeko ekitaldi bat egin dute Eusko Jaurlaritzaren Gogora institutuak eta Terrorismoaren Biktimen Oroimenezko Zentroak, Gasteizen. Hiru gazteak galiziar jatorrikoak ziren, Irunen (Gipuzkoa) bizi ziren, eta Donibane Lohizuneko dantzaleku baten inguruetan desagertu ziren. Erakundeek ETAren biktima gisa aitortu dituzte.

Eusko Jaurlaritzako Memoria, Giza Eskubide eta Lankidetzako sailburuorde Jose Antonio Rodriguez Ranzek «egia argitzeko» eskatu du, «egia judizialetik harago lehen printzipio gisa nazioarteko zuzenbideak aldarrikatzen duen egia», eta hiru gazteen gorpuak non dauden dakitenei mintzatu zaie, azalpen eske. Espainiako Gobernuaren ordezkari Denis Itxasok ere parte hartu du ekitaldian. Esan duenez, hiru gazteen desagerpena «itzalez eta larritasunez beteta dagoen hurbileko iraganaren sinbolo» bilakatu da. Florencio Dominguez Oroimenezko Zentroko zuzendaria, Gogora institutuko zuzendari Aintzane Ezenarro, Idoia Mendia lehendakariordea, eta beste zenbait agintari ere egon dira Gasteizko ekitaldian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.