Donibane Lohizuneko polizia etxeko langile guziei egin diete proba

Bi poliziak positibo eman zutela eta, gaur beste 80 langileri egin diete proba.

PCR probak egiten, Iruñean, uztaileko argazki batean. JAGOBA MANTEROLA / FOKU
2020ko abuztuaren 14a
17:51
Entzun

Abuztuaren 9an eta 10ean, Donibane Lohizuneko (Lapurdi) komisariako bi poliziari COVID-19a atzeman zieten. Ber brigadako poliziak dira biak. Bi agenteek eta haiekin kontaktua ukan duten guziek etxean egon behar dute hamalau egunez.

Lurraldeko Osasun Agentziak erabaki du komisariako langile guziei proba egitea. Gaur 80 pertsona ingururi egin diete. Emaitzak asteburu honetan iritsiko dira. Oraindik zerbitzuak lanean segitzen du, eta, beharrezkoa bada, departamenduko beste polizia etxeen laguntza galdeginen dute, jakinarazi dutenez.

Bi poliziekin kontaktuan izan ziren guziek proba egin zuten aste honetan. Emaitza guziak negatiboak izan ziren.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.