Donibane Lohizuneko ostatu bat hetsi dute

Pirinio Atlantikoetako departamenduko prefeturak erabaki du Donibane Lohizuneko (Lapurdi) Le Miam ostatuaren hestea bost egunez, zigor gisa. Neurria beterik, gaur ireki dute berriro.

Donibane Lohizuneko plaza, konfinamendu denboran. BOB EDME
2020ko abuztuaren 13a
16:37
Entzun 00:00:0000:00:00

Donibane Lohizuneko Le Miam ostatua bost egunez hetsirik egon da. Osasun neurriak ez errespetatu izana leporatu zion Pirinio Atlantikoetako departamenduko prefeturak abuztuaren 7an, eta bost eguneko itxialdia ezarri zion zigor gisa. Neurria errespetatu, eta gaur ireki ditu berriz ateak.

Osasun neurriak ez errespetatzeagatik hesten duten hirugarren ostatua da departamenduan, uztailaz geroztik. Frantziako Poliziaren arabera, jabeak ostatua berantegi hesten zuen gauez, eta maskara ez zuen aski erabiltzen barnean. Uztailaren 19 eta 20aren arteko gauean, Frantziako Polizia ostatuan sartu zen, 02:40etan hamabost lagun inguru edaten ari baitziren, eta hetsia behar zuen 02:00etan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.