Donapea NUri emanda ondarea galduko du udalak, NaBaik esan duenez

Interes pribatuei men egitea leporatu diote udalari; LABek salatu du Opus Deiri «lurra» oparitu nahi diotela

Erredakzioa
Iruñea
2013ko irailaren 18a
00:00
Entzun
NaBairen esanetan, Iruñeak ondarea galduko du, NU Nafarroako Unibertsitatearen «interes pribatuen alde». Donapeako lurrak NUri emateko hitzarmen bat sinatzekoa da udala. NaBaik gogoratu du udaleko osoko bilkurak baztertu egin zuela hitzarmen horren oinarrian dagoen hirigintza planeamenduaren aldaketa. UPNk interes pribatuei men egiten diela salatu du NaBaik, eta erantsi du PSNk ahalbidetu egiten dituela halako erabakiak.

LAB sindikatuak ere kritikatu egin du asmoa. Sindikatuaren ustez, «argudio pedagogikorik gabe», Opus Deiri publikoa den lur zati bat «oparitu» nahi dio UPNk.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.