«Diskrimazio» kanpainatzat jo du JSEk Jaurlaritzak euskarari buruz hasitakoa
BILBO. «Onartezina da denona dela dioen gobernu batek diskriminazio kanpaina bat sustatzea eta euskara arma gisa erabiltzea». Hala esan du Azahara Dominguez JSE-Egaz Euskadiko Gazte Sozialisten idazkari nagusiak, Jaurlaritzaren Eta txipa aldatuko bagenu? kanpainaren harira. Erabilera bultzatzea da Urkulluren gobernuaren asmoa; baina,Dominguezen esanetan, «gaztelania hiztunak marjinatzea» da helburua. «Bizikidetza eta hiztun guztien errespetua» eskatu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu