Diru bilketa abiatu du Etxerat-ek, bidaiak pagatzeko

2020ko urriaren 1a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Euskal presoen senideek bisitak egin ahal izateko urtean egin behar dituzten 14.617.304 kilometroetako batzuk modu solidarioan erostea proposatuko du Etxerat elkarteak. Atzo aurkeztu zuten kanpaina Langraiz Okan (Araba) dagoen Bideko Araba izeneko gasolindegian. Diru bilketa bat abiatuko dute, herritarrei sinbolikoki kilometroak erosi eta senideak diruz laguntzea eskainiz.

Ekainean, Gasolinarako dirua behar dugu kanpaina abiatu zuen Etxerat-ek, eta euskal presoen senideei ekonomikoki laguntzea proposatu zuen. Udan herrietan antolatu diren ekitaldietan jende anitzek parte hartu duela erran dute, eta jasotako elkartasuna eskertu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.